Gipuzkoan
guztiz espezie exotikoa izatetik, udazken-neguko denboraldian gure
larreetako ohiko hegazti izatera igaro da lertxuntxo itzaina (bubulcus ibis).
XIX.
mendearen amaieraz geroztik, espezie horrek bere bizilekua nabarmen
hedatu du mundu osoan, eta Gipuzkoa ez da joera horretatik kanpo geratu.
Irudia: Lertxuntxo itzainak (bubulcus ibis) Motondon (Emilio Salvatierraren argazkia)
Gipuzkoan
negua igarotzen duten aleen kopurua kuantifikatzeko asmoz, eta
etorkizuneko erroldetarako erreferentzia bat izateko, Itsas Enarak
espeziearen errolda bat egin du urtarrilaren 18an. Horretarako, aldi
berean, Gipuzkoako lotegi garrantzitsuenetan zeuden aleak zenbatu
ditugu. Ondorengo taulan lortutako emaitzak erakutsiko ditugu:
| Lotegia | Ale kopurua |
|---|---|
| Beduako lotegian (Zumaia) | 168 |
| Plaiaundiko lotegian | 192 |
| Zubietako lotegian (Usurbil) | 465 |
| Zizurkilgo lotegian | 720 |
| Guztira Gipuzkoan | 1.545 |
Guztira 1.500 ale baino gehixeago zenbatu dira, eta lotegi handienak Oria ibaiaren arroan daude. Kopuru hori ezin da gutxietsi, eta ikusiko dugu zer bilakaera izango duen datozen urteetan.
